Pribatutasun-politikak
KUARTANGOKO UDALEAN zure pribatutasunak zuretzat duen balioaren jakitun gara. Horregatik, eskatzen diguzun informazioa produktuak edo zerbitzuak emateko, edo zurekin harremanetan jartzeko behar-beharrezkoa denean bakarrik eskatzen dizugu datu pertsonalen bat, hala nola zure izena edo posta elektronikoa. Kasu horretan, datu horiek eta bilketaren helburua zuk bidali baino lehen gordeko ditugula jakinaraziko dizugu.
Ez duzu eskatzen dizkizugun datu guztiak emateko betebeharrik; soilik nahi duzuna emateko edo zurekin harremanetan jartzeko behar-beharrezkoak direnak. Izartxo batekin (*) adieraziko dizkizugu, eta nahitaezkoak ez diren datuak ematen ez badituzu, ez duzu kalitate txikiagoko zerbitzurik jasoko.
Ematen dizkiguzun datu pertsonalak fitxategi batean edo gehiagotan gordeko dira, eta, horiei esker, fitxategi horiek modu automatizatuan tratatu ahal izango ditugu, eta, beraz, arintasun handiagoa izango dugu zure zerbitzuak emateko orduan. Datu motaren arabera, fitxategiak dagokien babes-mailarekin erregistratuta daude Datuak Babesteko Bulegoan.
Uneren batean datu pertsonalak eman badizkiguzu, nahi duzunean erabil ditzakezu Datuak Babesteko Legean aurreikusitako aurka egiteko, datuak eskuratzeko, zuzentzeko eta ezerezteko eskubideak, hona gutun bat idatziz:
Kuartangoko Udala
Zuhatzu Kuartango, 21
01430 Zuhatzu Kuartango (Araba)
Tel.: 945 362 600
Faxa.: 945 362 633
IFZ: P0102100E
Datuak beste enpresa batzuei lagatzea
Eskatzen diguzun informazioa, produktuak edo zerbitzuak emateko beste enpresa batzuetara jo behar badugu (Correosera edo mezularitza- edo garraio-enpresa batera, adibidez), beren zeregina betetzeko behar-beharrezkoa den informazioa baino ez zaie emango, eta debekatuta izango dute informazio hori beste ezertarako erabiltzea.
Ordenagailua identifikatzea. Cookieak.
Webguneak behar bezala funtziona dezan, batzuetan beharrezkoa da bertara sartzen den ordenagailutik hainbat informazio lortzea edo identifikatzea. Adibidez, guneak jasotzen dituen bisitak zenbatu ahal izateko, erabiltzaile bakoitzak zer nabigatzaile mota erabiltzen duen jakiteko edo bertara sartzen den bakoitzean webgunea zein hizkuntzatan erakustea nahi duen aukeratu behar ez izateko. Identifikazio horrek ez digu zuri buruzko informazio pertsonalik ematen, ezta zure ordenagailuaren edukia ezagutzeko aukerarik ematen ere.
Aipatutako identifikaziorako, normalean «cookie» izeneko testu-fitxategi batzuk erabiltzen dira, zure ordenagailuan aldi baterako gordetzen direnak. Erabat kaltegabeak dira eta oso tamaina txikia dute. Webguneak automatikoki kontsultatzen ditu «cookieak» bertara sartzen zarenean, eta, horri esker, aurretik hautatutako hizkuntzan erakutsi ahal dizu edukia, aurreko hautaketen araberako eduki espezifikoak eskaini, erreserbatutako eremuetara sartzeko aukera eman, edo zuk hautatutako produktuak biltegiratu, «orga» edo «saskia» duen erosketa sistema bat badago, beste funtzio posible askoren artean.
Zure Interneteko nabigatzailea cookieak onar ez ditzazun konfigura dezakezu, baina kasu horretan litekeena da webguneak eskaintzen dizkizun funtzionalitate guztiak ezin erabiltzea.
Adierazpen hau eguneratzea
Baliteke uneren batean gure Pribatutasun Politikan aldaketak egin behar izatea, une bakoitzean indarrean dauden legeetara egokitzeko. Horregatik, datu pertsonalak bidaltzen dizkiguzun bakoitzean orrialde honetara sartzea gomendatzen dizugu.
