INSTALAZIO BIZI ETA MALGUA
Ezagutu Kuartango Labeko espazio moldagarriak, landa munduan sortu eta sinetsi nahi dutenen beharretara egokitzeko prestatuak. Aukera ugari, etengabe hazten eta hobetzen ari direnak, konexioz beteriko ingurune batean!
Gure guneak
Kuartango Lab etengabeko birgaitze prozesuan dago; horregatik, dagoeneko aktibo dauden lan-, topaketa- eta ospakizun-guneei sortze-prozesuan dauden beste gune batzuk gehitzen ari zaizkie. Gaur egun, honako hauek ditugu…
Beheko solairua
Antzokia: hasieran, bainuetxearen garaian, jaietarako dantza-areto gisa balio zuen. Geroago, eraikina internatu bihurtu zenean, kapera eta eliza moduan erabili zen. Hainbat berritze-lanen ondoren, 2019an antzoki gisa ireki zen berriro, emanaldi eszeniko, kontzertu eta ekitaldi profesionaletarako leku egokia eskainiz.
Lehen solairua
Badaia aretoa (Sukaldea - Officea): Erabiltzaileek atseden hartzeko, zerbait jan edota edateko eta Kuartango Labeko kide diren pertsonekin harremanak bultzatzeko topagunea da.
Kuartango aretoa (Coworkinga): Bost lanpostu operatibo dituen lanerako eremu argitsu eta zabala, hainbat sektoretako profesionalekin espazioa eta aukerak partekatzeko aukera ematen duena.
Añana aretoa (Prestakuntza eta bideokonferentzietarako gela bikoitza): Gune honek online prestakuntza-ekitaldiak eta bilera profesionalak egiteko aukera ematen du.
Enpresa-bulegoak: Lehen solairuan enpresa-haztegi bat dago, gune komunak erabiltzeko eskubidea duten banakako bulegoetan antolatua.
Bigarren solairua
Baia aretoa (Gela anitza): 400 metro koadro baino gehiagoko gunea, topaketak, prestakuntza eta ekitaldi handiak hartzeko pentsatua, formatu ertain eta handiko jarduerak ospatzeko aproposa.
Prezioak eta zerbitzuak
Bulegoa
100 euro/hilean (metro karratuen arabera)
- Bulego pertsonalizatua
- Bilera eta ekitaldietarako gune komunak
- Administrazio-zerbitzu komunak (telefonoa, helbide postala, posta arrunta, abisuak eta oharrak)
- Aisialdi- eta office-gunea (mikrouhin labea, hozkailua, sukaldeko papera, edalontziak, …)
- 24 orduko sarbidea
- Enpresaren izena atean
- Interneterako sarbidea, wifia
- Deskontuak aretoen alokairuetan, ekitaldietan eta prestakuntza-jardueren tarifetan
- Udal gimnasioa eta udal igerilekuak erabiltzeko aukera sasoia denean
- Deskontuak tokiko zerbitzuetan eta udal jardueren hitzarmenetan
- Aretoen 2 alokairu doan, eta %50eko deskontua aretoen alokairuen, ekitaldien eta prestakuntzen tarifetan, urtean
- Argi- eta berokuntza-gastuak ez daude prezioetan sartuta
Coworker 24 ordu
60 euro/hilean
- Lanpostu finkoa coworking gunean
- Bilera egiteko gune komunak
- Administrazio-zerbitzu komunak (telefonoa, helbide postala, posta arrunta, abisuak eta oharrak)
- Aisialdi- eta office-gunea
- 24 orduko sarbidea
- Enpresaren edo coworkerraren izena gunean
- Interneterako sarbidea, wifia
- Biltegia (armairuak edo kaxoiak, aterki-ontziak, esekitokiak…)
- Bulegoko materiala (papera, grapagailuak, koadernagailua, klipak…)
- Deskontuak aretoen alokairu, ekitaldi eta prestakuntza-jardueren tarifetan
- Uso de gimnasio municipal y de piscinas municipales en temporada (solo para estancias superiores a 3 meses)
- Deskontuak tokiko zerbitzuetan eta udal jardueren hitzarmenetan
- Aretoen 2 alokairu doan, eta %50eko deskontua aretoen alokairuen, ekitaldien eta prestakuntzen tarifetan, urtean
- Argi- eta berokuntza-gastuak ez daude prezioetan sartuta
Aretoak
30-250 euro
- Antzokia. Egun erdia: 150 euro – Egun osoa: 250 euro
- Baia aretoa. Egun erdia: 70 euro – Egun osoa: 120 euro
- Añana aretoa. Egun erdia: 30 euro – Egun osoa: 50 euro euros
- Sala Arkamo. Medio día: 50 euros – Día completo: 90 euros
- Arkamo aretoa. Egun erdia: 50 euro – Egun osoa: 90 euro
Ekiteko eta landa eremu
Berria bizitzeko behar duzun guztia
Sarbidea 24 orduz asteko 7 egunetan
Edonoiz lan egiteko aukera osoa.
Bilera-gelak
Bilera eta konferentzietarako hornitutako guneak.
Abiadura handiko Interneta
Erabiltzaile guztientzako konexio azkarra.
Atseden gunea
Atseden hartzeko eta sozializatzeko guneak.
Interesatzen bazaizu...
Landa inguru bizi baten parte izan nahi baduzu, ideia berriak bultzatzen dituzten pertsonaz inguratuta, jarri gurekin harremanetan. Behar duzun lanerako gunea aurkituko duzu, baina, batez ere, etxean bezala sentiaraziko zaituen giro atsegina.
