KLabi buruz

Landa eremua biziberritzeko esperimentazioa eta berrikuntza batzen dituen proiektu aitzindaria. Kuartango haranetik mundura.

Ongi etorri
Kuartango Labera

Aukera handi bihurtu den erronka handi baten istorioa da hau. Kuartangoko Udalak, eraikinaren jabea eta proiektuaren bultzatzailea denak, 5.000 metro koadro baino gehiagoko azalera biziberritzea lortu du, ahaleginak, ideiak eta pertsonak batzen dituen estrategia parte-hartzaile baten bidez. Emaitza: oso denbora laburrean nazioarteko landa-berrikuntzaren erreferente bihurtu den gune bizi eta dinamikoa, lankidetzarekiko konpromisoari eta ekintzailetzaren eta kulturaren bidez lurraldea eraldatzeko gaitasunari esker.

Bainuetxe historikotik berrikuntza zentrora

Kuartango Laben historia Zuhatzu Kuartangoko antzinako bainuetxean hasten da; ur sulfuratuen guneak nazio osoan hartu zuen ospea, eta 1890etik 1950era bitartean egon zen martxan. 1980ra arte salesiarren internatua izan zen, eta, ondoren, eraikina erabilerarik gabe geratu zen. 2014an, bere etorkizuna erabakitzeko parte-hartze prozesu ausart bat jarri zuten abian. Udalaren, beste erakunde publiko batzuen, probintziako erakundeen eta tokiko komunitatearen konpromiso partekatuari esker, KLabek 2021ean zabaldu zituen ateak, landa berrikuntza eta esperimentazio zentro bihurtuta.

1 Estrategia,
3 Helburu

Kuartango Laben estrategia hiru helburu giltzarritan oinarritzen da: Kuartango harana eta probintzia aktibatzea; zentroa landa-berrikuntzan nazioarteko erreferente gisa kokatzea; eta lurralde-oreka sustatzea. Helburu horiek dira gure gidari etorkizun jasangarri baterako.

Kuartangoko harana eta eskualdea aktibatzea

Haran honek eta inguruak aukera paregabeak eskaintzen dituzte enplegua sortzeko, iztanleria finkatzeko eta ekintzailetza sustatzeko, duen kokapen estrategiko eta ongi konektatua baliatuta.

Landa-berrikuntzan nazioarteko bokazioa duen zentro bat bultzatzea

Mundu osoko sektore berritzaileetako pertsona ekintzaile, ausart eta era guztietako erakundeak erakarri eta inspiratu nahi ditugu.

Lurralde-oreka sustatzea

Kuartango Labek Arabako bizilagunak, ekintzaileak, enpresak eta administrazioak konektatu nahi ditu, sinergiak sortuz eta landa-eremuaren eta hiri-eremuaren artean zubiak eraikiz.

Captura de pantalla 2024-12-03 a las 11.51.01 (1)

Erakundeak

Kuartango Labek oso sektore desberdinetako dozena bat erakunde hartzen ditu bere baitan: ehungintza, osagarriak, argitalpena, komunikazioa eta marketina, informatika, aeronautika, aholkularitza, elikadura, jatetxeak… Hala ere, etengabea da ekintzaile berrien etorrera, eta espazioak eraberritzen jarraitzen du, haiek bertan kokatu ahal izateko.

Jarduerak

2021etik 2023ra 150 enpresa- eta kultura-jarduera baino gehiago antolatu dira; horietako batzuk inpaktu eta berrikuntza handikoak; esaterako, Landa Kedada Handia, Estatuko 2.300 pertsona baino gehiago elkartzen baititu eta hiru egunez Landa Talentuaren epizentro bilakatzen baita.

Jarri Gurekin Harremanetan

Gure ateak zabalik daude Kuartango Lab ezagutu nahi duten guztientzat, dela ekiteko, jarduera bat antolatzeko edo gure proiektuan inspiratzeko. Beraz, idatz iezaguzu eta ezagutu espazio hau berezi egiten duen guztia!