Landa berrikuntza Arabaren bihotzean

Kuartango Lab Kuartangoko haraneko landa berrikuntza eta esperimentazio zentro bat da. Bertan, sormena, lankidetza, ekintzailetza eta kultura uztartzen dituzten ekimenak egiten dira, talentua erakarri, sareak ehundu, komunitatearen nortasuna indartu, eskualdea astindu eta beste lurralde batzuentzat inspirazio iturri izateko

Landa eremu berriaren hazia

Kuartango Lab eboluzioaren ikurra da. Ideiek bizia hartzen dute bertan, eta adimen kolektiboak komunitatea bultzatzen du. Coworking guneak, topaguneak eta eremu multifuntzionalak bizi-bizi daude, eta eskualdea aberasten duten istorioak, ezagutzak eta adierazpenak gurutzatzen dira. Bertan, pertsonak konektatzen ditugu, ekitaldiak ospatzen ditugu eta sareak ehuntzen ditugu, aldaketa sakon, iraunkor eta esanguratsu bat bultzatzeko. Landa eremu berriaren hazia.

Coworking gunea

Sormena, ideien trukea eta harremanak elikatzeko ingurune kolaboratibo eta dinamikoa eskaintzen dugu.

Topaketa eta ekitaldi aretoak

Hainbat neurri eta ezaugarri dituzten aretoak ditugu, prestakuntza-proposamenak, bideokonferentziak, tailerrak eta formatu handiko ekitaldiak hartzeko beharrezko guztiarekin hornituta.

Enpresa haztegia

Kuartango Labek berritutako espazioak eta garapen fasean daudenak eskaintzen ditu, mota guztietako negozioak hartzeko. Haztegi malgua da, etengabe garatzen ari dena eta landa ekintzailetzarako aukerez betea.

Etxebizitza komunitarioak

Laster, Pasivhaus metodologiaren arabera diseinatutako etxebizitza komunitarioak eskainiko ditu Kuartango Labek. Nomada digitalentzako, gazteentzako eta ekintzaileentzako bizileku alternatiboa izango da, haranean bizikidetza eta integrazioa sustatuko dituena.

Komunitatearekiko lotura

Kuartango Laben kokatzeak landa munduan lana eta bizitza ulertzeko modu berri batekin konprometituta dagoen komunitate aktibo baten parte izatea dakar. Bertan, ekintzailetzaren kultura zaintzaren, ondarearen eta iraunkortasunaren kulturarekin uztartzen da, banakako ekimenak helburuz beteriko proiektu kolektibo bihurtuz, non pertsona guztiek parte hartzen duten.

Proiektu bizia ingurune inspiragarri batean

Mendilerro malkartsuz eta ur indartsuz osatutako ingurune inspiragarri batean dagoen proiektu bizia da Kuartango Lab. Artisautza, komunikazioa, kultura edo teknologia bezalako arloetako erakunde eta ekintzaileek hemen hazteko eta lankidetzan aritzeko ingurune emankor bat aurkitzen dute. Naturan bezala, beti ari da zerbait gertatzen.

Sinesteko eta sortzeko
ingurune inspiragarria

Kuartango Lab Kuartangoko haraneko landa-berrikuntzaren epizentroa da. Gure espazioak sormena, lankidetza eta lurraldeko aberastasun kulturalarekiko konexioa bultzatzeko diseinatuta daude, ekintzaileek eta profesionalek sinetsi, sortu, partekatu eta eraldatu ahal izateko ingurune inspiragarria eskainiz.

Ekiteko, dinamizatzeko eta sustraiak ezartzeko erraztasunak

Tarifa egokiak, 24 orduko sarbidea duten bulego pertsonalizatuak, abiadura handiko interneta, teknologia, gune komunak eta erabilera anitzeko aretoak eskaintzen ditugu. Hori guztia, Kuartango Laben ekitea, ekitaldiak antolatzea eta sustraitzea aukera erakargarri eta erraza izan dadin.

Espazio
pribatuak
Gune
komunak
PXL_20241007_163809094.MP (1) (1) (1)
Behar duzun guztia

Espazio desberdin, atsegin eta funtzionalak, landa munduaren aldeko apustua bizitza-helburu gisa ulertzen duen proiektu integral baten barruan.